XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Praile bizkorra, kementsua eta Arantzazu-zale purrukatua.

Jatorriz Zerain-go seme genduan onek zenbat lan egin zuan santutegiaren alde esaterik ere ez dago.

Bere astinduaren eta eragiñaren bearra izan zan orduan eta geroko zoritxarretan.

Eleiza zabaldu, berritu eta txukundu zutenean, estraiñatzeko eta Ama Birjiñaren Irudi beneragarria aldare berrira aldatzeko, berealdiko jaiak gertatu zituan Aita Zerain-ek.

Lendabizi, Jubileo-Barkamen berezi bat iritxi zuan Aita Santuagandik Euskalerri guztirako, Kalaorra ta Iruña-ko obispaduetarako, alegia.

Ondoren, zortzi eguneko jai ikusgarriak antolatu.

Orduko kondairagilleak diotenez, alako jendetzarik ez omen zan orduarte Arantzazu-n ikusi.

Ura zoramena! Etzan asarre gure Aita Zerain.

Eta azkeneko egunean, 1621-go Agorraren zortzian, berak jaso zuan aldare berrira Ama Birjiñaren Irudi beneragarria.

Jantziak ere orduantxe ipiñi zizkioten lenengoz Irudiari.

Irudia aldatu aurretik, ezta-baidarik asko izan zuten euren artean praileak.

Ai danean, askok ez nai, ba, bere kapillatxu zaarretik aldatzerik.